Printzipioak

Quima, paisaiagintza diseinuko enpresa Bilbon

Espazio desberdinak Diseinatzen, Gauzatzen eta guneen mantentze lanak egiten ditugu, gizakiarentzat eta naturarentzat gune berde onuragarriak sortzeko helburuarekin.

Gune berriak sortzeko, lekuaren historia, beren ingurunea eta berezitasunak aztertzen diraeta bezeroaren beharrak eta nahiak kontuan hartzen dira.

Lan egiten ditugun espazio berdeak, naturarenak direla uste dugu. Horrexegatik, beharrezkoa da horien ingurugiroa zaintzea eta ingurumen, iraunkortasun eta ekologia- oinarriak kontuan hartzea diseinatzerako eta kudeatzerako orduan. Ahalegintzen gara bioaniztasuna maximizatzen, natura antzeratzen eta lekuaren eboluzioa eta prozesu naturalak kotuan izaten.

Bai gure diseinuetan, bai gure mantentze lanetan material, landaredi eta teknika egokienak erabiltzen ditugu. Horrela, alderdi guztietan leku osasuntsua lortzen dugu, energía kontsumoa eta mantentze lanak murrizten.

Gure diseinuak, ahalmen sortzaileari eta diseinuaren bikaintasunari esker, leku politak eta osasuntsuak, bai ingurumenarentzat bai bezeroarentzat, sortzen dituzte.

Quima Paisajismok eskaintzen dituen lan eta zerbitzu guztiak, erantzun eta konponbide berritzaileak ekartzen dituzte, paisajismo abangoardistenari erantzuna ematen diote eta oraingo eta etorkizuneko berdeguneak osatzen dituzte.

Trabajador de Quima podando arbustos en un jardín en Bilbao con equipo de protección

Josu Ruiz Sainz, sortzailea eta paisajista

Josu naiz, ingurumen-hezitzailea eta -teknikaria, prestakuntzaz paisajista eta Quima Paisajismoren sortzailea. Bilbon eta Euskal Herrian paisajismo-estudioetan urteetan lanean aritu ondoren, nire enpresa propioa sortzea erabaki nuen, talderik onenaz inguratuta.

Quiman paisaiaren zerbitzu integrala eskaintzen dugu: diseinua, aholkularitza, espazio berdeen sorrera eta mantentzea. Lorategi bat, finka bat, terraza bat edo beste edozein espazio berde baduzu, esan iezaguzu zer behar duzun, guk lagunduko dizugu.

Quima Paisajismo proiektu bat nahi duzu zure berdegunerako?

Batzuek badute dagoeneko. Begirada bat eman.

Logotipo de Quima Paisajismo, empresa de diseño y mantenimiento de jardines en Bilbao