Aholkularitza

Aholkularitza

Aholkularitza Pertsonalizatua

Quima Paisajismon espazio guztiak ahalik eta ederrenak izatea nahi dugu, eta, horregatik, lorategian esku-hartzea behar duzuen pertsona guztiei aholkularitza eskaintzen dizuegu. Bai obraz gu arduratzea nahi duzuenoi, bai zuen espazio berdean lanean gozatzen duzuenoi edo iritzi tekniko bat behar duzuenoi.

Bai lorezaintzarako eta mantentze-lanetarako (berdegune osasuntsu eta bioanitza nola izan jakiteko, nola moztu, inausi…) bai zure berdeguneraren esku-hartzeren bat egiteko (espezie berriak landatzeko, zure lorategian eremu berriak gehitzeko, ondoen egokitzen diren materialak ezagutzeko),eskaintzen dugu zerbitzu hau. Quima Paisajismok proposatzen dizu lursailaren gida azkar bat izatea, une bakoitzean sortzen zaizkizun arazoei irtenbidea emateko.

 

Esku hartze berri baterako diseinu azkarreko dokumentu bat bada, zure ideiak, itxaropenak eta gure diseinua eta paisajismoari buruzko ezagutzak batuko ditugu dokumentu pertsonalizatu bat sortzeko. Zure finka, lursail edo lorategirako, geitu edo aldatu nahi dituzun diseinu-elementu horiek zehaztuko dituena, eta paperan erakutsiko dizkizugu zure espazioak sortu aurretik eskaintzen dituen aukerak.

 

Lorezaintzari buruzko aholkularitzari dagokionez, gida bat sortuko dugu, zure lorategia osatzen duten elementu guztiei ahalik eta etekin handiena ateratzen lagunduko dizuna, eta eguneroko hobekuntzetan eta mantentze-lanetan jarraitu beharreko bidea markatuko dizuna (modua, teknika, lekua, garaia, espezieak, koloreak, etab.) Sortu ahal diren arazoei irtenbidea emateaz gain, zure berdegunea inoiz baino distiratsuagoa izan dadin.

asesoramiento quima paisajismo

¿Quieres realizar una intervención dirigida y coordinada en tu jardín?, ¿Dudas con el mantenimiento de tu espacio?, ¿Ves que tu vegetación no luce como debería? ¿Sientes que a tu terreno le falta algo?
Contacta con nosotros y te asesoramos